DONOSTIAKO AQUARIUMAREN DENDA BIRTUALEKO PRODUKTUEN SALMENTARAKO BALDINTZA OROKORRAK.-
SARRERA.-
FUNDACIÓN OCEANOGRÁFICA DE GIPUZKOA/GIPUZKOAKO OZEANOGRAFIA FUNDAZIOA (aurrerantzean, FUNDAZIOA) www.aquariumss.com webgunearen titularra izatea eratu da.
FUNDAZIOA irabazi asmorik gabeko erakundea da, espainiar nazionalitatea du, Carlos Blasco de Imaz, 1. zenb., 20003 DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN helbidean du egoitza eta G 20796147 IFK zenbakia du. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan izena emana du, F-161 erregistro-zenbakipean eta, dagozkion xedeetarako, Kultura Fundazioei buruzko Hirugarren Atalean sailkatuta dago.
1. XEDEA.-
SALMENTARAKO BALDINTZA OROKORREI buruzko dokumentu honek webgunearen erabilera arautzen dituen baldintzak ezartzen ditu: www.aquariumss.com (aurrerantzean, Webgunea) eta bertako DENDA BIRTUALean produktuak erostea.
(Aurrerantzean, BALDINTZAK).
Halaber, BALDINTZA horiek ezartzen dituzte FUNDAZIOAren erabiltzaile-bezero guztien eskubide eta betebeharrak, Webgunean eta DENDA BIRTUALean (tienda.aquariumss.com webgunean) eskaintzen diren produktu eta zerbitzuei dagokienez.
Aurretik aipatutakoarengatik, jarraian azaltzen diren BALDINTZAK arretaz irakurtzea eskatzen dugu, eskaera eta horri dagokion ordainketa egin eta egiaztatu aurretik.
www.aquariumss.com webgunea erabiltzean edota horren bitartez, eta denda birtualaren bitartez, eskaera bat egitean, BALDINTZA hauen pean izango zarela jakinarazten dizugu eta, beraz, baldintza guztiekin eta bakoitzarekin ados ez bazaude, ezingo duzu eskaerarik egin.
BALDINTZA hauek alda daitezke. Zure erantzukizuna da baldintzak aldizka kontsultatzea, Webgunea erabili edo eskaera egitean indarrean dauden baldintzak aplikatzekoak izan behar baitira.
Dokumentu honetako BALDINTZEK honako lege hauek betetzen dituzte: 7/1998 Legea, apirilaren 13koa, Kontratazio Baldintza Orokorrei buruzkoa; 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena; 1906/1999 Errege Dekretua, abenduaren 17koa, telefonoaren edo baliabide elektronikoen bidezko kontratazioaren baldintza orokorrak arautzen dituena; 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa; 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa, Merkataritza Txikizkariaren Antolamenduari buruzkoa eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio eta Merkataritza Elektronikoaren Gizarteko Zerbitzuei buruzkoa.
2. WEBGUNEAREN ERABILERA.-
Webgunea erabiltzean, eta horren bitartez eskaerak egitean, honako konpromiso hauek hartuko dituzu:
- Webgunea legez baliozkoak diren kontsulta edo eskaerak egiteko erabiltzea.
- Eskaera faltsu edo iruzurrezkorik ez egitea. Mota horretako eskaera bat egin dela uste bada, FUNDAZIOAk bertan behera utz dezake eta dagokion aginpideari horren berri emango dio.
- Posta elektronikoa, posta-helbidea edota harremanetarako beste egiazko datu zehatzak ematea. Halaber, informazio hori, behar izanez gero, zurekin harremanetan jartzeko erabiltzeko baimena ematea (ikus 4. BALDINTZA). FUNDAZIOAk eskaeraren izapideak egiteko behar duen informazio guztia helarazi ezean, horrek izapideak ez egiteko aukera du.
Webgune honen bitartez eskaera bat egitean, gaitasun juridikoa eta jardutekoa duzula aitortzen duzu, zure eskubide nazionalari jarraiki, honako BALDINTZA hauetara lotzeko, baita Webgunea baldintza horien arabera erabili eta, hala badagokio, horren bitartez kontratatzeko ere.
Horiei dagokienez, baldintzak ezagutu, ulertu eta osotasunean onartzen dituzula aitortzen duzu.
3. INDUSTRIA JABETZA ETA JABETZA INTELEKTUALA.-
Argitaratutako eduki guztiak eta, bereziki, diseinu, testu grafiko, logotipo, ikono, bereizgarri, botoi, baita software, merkataritza-izen, marka edo industria-marrazkiak eta industria- eta merkataritza-erabilera izan dezaketen bestelako ikurrak FUNDAZIOAren jabetza intelektual eta industria-jabetzaren edo Webgune honetan txertatzeko baimena eman duten hirugarrenen eskubideen menpe daude. Ez da, inolaz ere, eskubide horien gaineko baimenik emango edo uko egite, transmisio, guztizko edo zati bateko lagatzerik, ezta eskubidea bera edo eskubideak lortzeko aukerarik emango ere; bereziki, eduki horien moldaketa, ustiapena, erreprodukzioa, banaketa edo komunikazio publikoa egiteko, FUNDAZIOAk edo dagozkion titularren baimena eskuratzen ez bada.
www.aquariumss.com Webgunetik kanpo eta gure Webgunera sarrera duten merkataritza-helburudun webguneen hiperestekak sartzea debekatuta dago, aurretiaz baimenik ez badago. Edonola ere, beste webguneetan gure webgunerako hiperestekak badaude, ez du esan nahi hiperesteka jarri den webgunearen titularrarekin merkataritza-loturarik dagoenik, ezta FUNDAZIOAk bertako eduki edo zerbitzuak onesten dituenik ere.
4. PRIBATUTASUNA ETA DATU PERTSONALEN BABESA
TRATAMENDU-ARDURADUNA
Europako parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendu orokorrean (datuak babesteari buruzkoan) ezarritakoa betez, jakinarazi nahi dizugu datuen tratamenduari lotutako jardueren arduraduna GIPUZKOAKO OZEANOGRAFIA FUNDAZIOA dela.
- Arduradunaren identitatea: GIPUZKOAKO OZEANOGRAFIA FUNDAZIOA (Aquarium).
- IFK: G20796157
- Posta-helbidea: Carlos Blasco de Imaz plaza, 1 (20003) Donostia –Gipuzkoa–.
- Telefonoa: 943 44 00 99.
- Faxa: 943 43 35 54
- Helbide elektronikoa: info@aquariumss.com
HELBURUA
Zure datuak honako helburu hauekin tratatuko dira:
- Aquariumean eskatu duzun zerbitzua kudeatzea.
- Zure interesekoak izan daitezkeen Aquariumeko jarduerei buruzko informazioa bidaltzea.
- Erabiltzaileek webgunearen bitartez egiten dituzten eskaera, kontsulta edo iradokizunei erantzutea.
- Zure datuei tratamendu estatistikoa ematea, profilak lantzeko eta, era horretan, Aquariumeko zerbitzuak hobetzeko.
- Zorionak, iradokizunak eta kexak aurkeztea.
EMANDAKO DATUAK GORDETZEKO DENBORA
Zure datuak arestian adierazitako helburuekin baino ez dira tratatuko, eta interesdunak ezabatzeko eskatu arte gordeko dira. Nolanahi ere, inoiz ez dira tratatuko adierazitako helburuekin bateragarria ez den moduan.
LEGITIMAZIOA.
Zure datuak tratatzeko lege-oinarria Aquariumaren helburuak eta xedeak haren eginkizunari, ikuspegiari eta balioei jarraikiz betetzea da. Zure datuen tratamendua nahitaezkoa da Aquariumak eskaintzen dituen honako zerbitzu hauek baliatzeko:
- Aquariumean eskatu duzun zerbitzua kudeatzea.
- Zure interesekoak izan daitezkeen Aquariumeko jarduerei buruzko informazioa bidaltzea.
- Erabiltzaileek webgunearen bitartez egiten dituzten eskaera, kontsulta edo iradokizunei erantzutea.
- Zure datuei tratamendu estatistikoa ematea, profilak lantzeko eta, era horretan, Aquariumeko zerbitzuak hobetzeko.
- Zorionak, iradokizunak eta kexak aurkeztea.
HARTZAILEAK
Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioak aurreikusitakoaren arabera, erabiltzaileek emandako datu pertsonalak honako hartzaile/hartzaile-kategoria hauei helaraziko dizkie:
- Datuak tratamenduaz arduratutako hirugarren jakin batzuek tratatuko dituzte, eta arestian adierazitako zerbitzuen aplikazioaren mantentzerako eta funtzionamendu egokirako baino ez dituzte tratatuko. Enpresa horiek datuak tratatzeko duten legitimitatea Aquariumarekin egindako mandatu-kontratua gauzatzeak ematen du, Datuak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorraren 28. artikuluari jarraikiz.
- Zerga-administrazioari zerga-betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren datuak emango zaizkio.
- Bidezkoak diren banku-entitateei ordainketak eta kobrantzak kudeatzeko datuak emango zaizkie.
ESKUBIDEAK
Zure datu pertsonalei lotutako honako eskubide hauek baliatu ahal izango dituzu noiznahi:
- Zure datu pertsonalen eta datu horiei ematen zaien tratamenduari buruzko informazio ororen eskuragarritasuna eskatzeko eskubidea.
- Zure datu pertsonalen zuzenketa eskatzeko eskubidea.
· Datuen mugaketa eskatzeko eskubidea.
- Tratamenduari aurka egiteko eta haren ezabatzea eskatzeko eskubidea.
- Zure datu pertsonalen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea.
Aurreko kasuetako edozeinetan, Aquariumak datuen titularraren eskaera beteko du, eta datuak erreklamazioak formulatu, gauzatu edo defendatzeko edota, beharrezkoa izanez gero, ezinbesteko arrazoi legitimoen kasuan baino ez ditu gordeko.
Adierazitako edozein eskubide baliatzeko, interesdunak idatziz eskatu beharko dio Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioari, honako helbide honetan:
- GIPUZKOAKO OZEANOGRAFIA FUNDAZIOA
Datuen babesaren arduraduna
Carlos Blasco de Imaz plaza,1, 20003 - Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Helbide elektronikoa: calidad@aquariumss.com
JATORRIA
Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioak interesdunek berek edota, hala badagokio, interesdun horiek diharduten entitateak emandako datu pertsonalak tratatzen ditu.
5. EROSKETA EDO ESKAERAREN PROZESUA.-
Produktu bat eskuratu edo eskaera bat egiten duzunean www.aquariunss.com webgunearen denda birtualean, BALDINTZA hauekiko atxikimendu osoa eta erreserbarik gabea duzula esan nahi du eta kontratuan aplikatuko diren bakarrak izango dira. Ondorioz, zure erantzukizunpean,www.aquariumss.com webgunearen DENDA BIRTUALean produktuak eskuratu nahi dituzun aldi guztietan arretaz irakurriko dituzu salmenta BALDINTZAK.
Halaber, salgai dauden produktuen prezioak eta deskribapenak erabat eta erreserbarik gabe onartzen dituzula esan nahi du.
Ez da zure eta FUNDAZIOAren arteko kontraturik egingo www.aquariumss.com webguneko DENDA BIRTUALean erakusgai dauden produktuei dagokienez, baldin eta DENDA BIRTUALaren bitartez eskaerarik egin ez baduzu, eta eskaera hori FUNDAZIOAk espresuki onartu arte. Zure eskaera onartzen ez bada eta zure kontuan kargurik egin bada, zenbateko hori bere osotasunean itzuliko zaizu.
Eskaera egiteko, on line bidezko erosketa-prozedura jarraitu eta ordainketa baimendu beharko duzu. Aurrekoa egin ondoren, FUNDAZIOAk mezu elektroniko bat bidaliko dizu, zuk eskainitako helbidera, eskaera jaso izanaren adierazpenarekin eta, hala badagokio, eskaera-onarpenarekin. Horrez gain, eskaera-zenbakia ere helaraziko dizu.
Era berean, eskaera zuregana heltzeko garraiatzaileari ematen zaionean, emandako posta elektronikoko helbidera bidaliko zaizu jakinarazpena, eta, horrez gain, zure eskura jarriko dira beharrezko datu guztiak (garraio-agentzia eta jarraipen-zenbakia), une oro izan dezazun bidalketaren egoeraren berri.
Eskaera oparia baldin bada, adierazitako helbidera bidaltzea eska dezakezu. Eskaera hori erosketa-prozesuan zehar egingo da eta, kasu horretan, bidalketa zorro berezi batean prestatuko da eta emandako eskaintzari erantsiko diogu.
6. PRODUKTUEN PREZIOA.-
Produktu bakoitzaren prezioa DENDA BIRTUALAk une bakoitzean ezartzen duena izango da, adierazitako akatsak salbu. FUNDAZIOAk arreta handia ipintzen du produktuen prezioak txertatzean eta prezioak zuzenak direla egiaztatzen du; hala ere, akatsak gerta daitezke. FUNDAZIOAk zure eskaeran txertatutako produkturen baten prezioan akatsik dagoela ikusten badu, berehala jakinaraziko dizu, eta eskaera prezio zuzenaren arabera moldatzeko edo, bestela, eskaera bertan behera uzteko aukera emango dizu. Zurekin harremanetan jartzeko aukerarik ez badugu, eskaera ezereztu egingo da eta ordaindutako zenbatekoa oso-osorik itzuliko zaizu.
FUNDAZIOA ez dago prezio okerra duen produktua saltzera behartua, prezioaren akatsa nabaria denean eta erosleak arrazoiz ikus dezakenean.
DENDA BIRTUALean erakusten diren prezioek BEZa barne dute eta erabilitako moneta Euroa (€) da. Abenduaren 28ko 37/1992 Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Legearen 80. artikuluak ezarritakoaren arabera, artikuluak entregatu behar diren kokalekuak Espainiako BEZa aplikatzekoa den lurraldeetan dagoela ulertuko da, entregarako bezeroak emandako helbidea aipatu lurraldean badago, Kanariar Uharteak, Ceuta eta Melillan salbu. Aplikatu beharreko BEZ mota une bakoitzean indarrean dagoena izango da.
Eskaeren jomuga Kanariar Uharteak, Ceuta edo Melilla bada, produktuak ez du BEZarik edukiko, aipatu legezko testuaren 21. artikuluak xedatzen duenaren arabera, baina lurralde horietako bakoitzean indarrean dagoen araudiari jarraiki, dagozkien zerga eta muga-zergak aplikatuko dira.
FUNDAZIOAk produktuen prezioak edozein unetan aldatzeko eskubidea du, baina FUNDAZIOAk prezio-aldaketak egin baino lehen onartutako eskaerei ez die eragingo.
Produktuen prezioak ez du bidalketa-gastua barne hartzen, ezta muga-gastu eta zergak ere; horiek erabiltzaileek ordainduko dituzte 9. BALDINTZAN ezarritakoaren arabera.
Hala badagokio, FUNDAZIOAk eskainitako eskaintza eta promozioak behar bezala adieraziko dira.
7. ORDAINTZEKO MODUAK.-
Ordainketa egiteko honako modu hauek onartzen dira:
- Banku-transferentzia bidezko ordainketa. Kasu horretan, FUNDAZIOAri igorriko zaio transferentziaren agiria, atcliente@aquariumss.com helbidera.
FUNDAZIOAk ez badu aipatu ordainagiria jasotzen, ez du egindako eskaeraren izapiderik egingo.
- Errenboltso bidezko ordainketa. Ordainketa dirutan ordainduko duzu produktua jasotzen duzun unean. Modu honetan ordaintzeak gastu gehigarria izan dezake. Kasu horretan, eskaera egitean jakinaraziko zaizu.
- Kreditu-txartel, VISA edo MasterCard bidezko ordainketa. Kargua on line egingo da, hau da, unean, dagokion finantza-entitatearen ordainketa-pasabidearen bitartez eta helarazitako datuak zuzenak direla egiaztatu ondoren.
Ordainketa bakoitza segurtasun osoz egingo da, kodifikaziorako sistema teknologiko aurreratuenei esker. FUNDAZIOAren DENDA BIRTUALA MasterCard SecureCode eta Verified by Visa segurtasun-protokoloei atxiki zaie eta horien helburua da kreditu eta zor-txartelen iruzurrezko erabilera ekiditea.
8. BIDALKETA GASTUAK.-
Eskaeraren bidalketa-gastuak produktuaren bolumenaren eta entrega-gunearen araberakoak izango dira; horiek automatikoki kalkulatuko dira eta eskaera egitean jakinaraziko zaizu zenbatekoa.
Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako muga-zergen ondoriozko gastuak ez ditu produktuaren prezioak barne hartzen. Paketeria-bidalketarako nazioarteko araudiak legez behartzen dio bidaltzaileari hiru kopiako faktura ofiziala eranstea. Berau igorpenaren dokumentuarekin batera joango da eta hori gabe ezin da bidalketarik egin. Dokumentazio horri esker, jomugako herrialdeko muga-organismoek bidalketa iristean kalkulatzen dituzte aplikatu beharreko tasak. Bidalketa iristean kasu bakoitzaren arabera ordainduko duzu, aipatu aginpideen eskakizunari jarraiki, eskatuko zaizun zenbatekoa.
9. PRODUKTUEN ERABILGARRITASUA ETA BESTELAKO GERTAERAK.-
Produktuak eskatzerakoan, horien erabilgarritasunaren arabera egingo da. Ildo horretatik, produktua hornitzeko zailtasunak badaude, edo ez badago produkturik stock egoeran, FUNDAZIOAk kalitate eta balio bera edo handiagoa duten bestelako produktuen berri emateko eskubidea du, ondoren bezeroak horiek eskatu nahi dituen erabaki dezan.
Ordezko produktu horiek ez badira nahi eskatu, ordaindutako kantitatea itzuliko dizugu.
FUNDAZIOAk DENDA BIRTUALetik edozein unetan edozein produktu kentzeko eskubidea du, baita bertako materiala edo edukia kendu edo aldatzeko ere. FUNDAZIOAk eskaera guztien izapideak egiteko ahaleginak egingo baditu ere, salbuespenezko hainbat egoeren ondorioz onartutako eskaera bati uko egin diezaioke eta, beraz, hori edozein unetan egiteko eskubidea du FUNDAZIOAk, nahierara.
FUNDAZIOAk ez du erantzukizunik, ez zurekiko ezta hirugarrenekiko ere, DENDA BIRTUALetik produkturen bat kendu (produktu hori saldu den kontuan izan gabe) edo DENDA edo Webguneko material edo edukirik kendu edo aldatzeagatik, edo eskaera bat onartu dela jakinarazi eta eskaeraren izapideak egiteari uko egiteagatik.
10. ESKAERAREN ENTREGA.-
FUNDAZIOAri eskaera entregatzeko benetako helbide zuzena emateko konpromisoa hartzen duzu.
Aurreko 10. BALDINTZAk produktuen erabilgarritasunari buruz ezarritakoaren kaltetan izan gabe, FUNDAZIOAk eskuratutako produktuak eskaera egiterakoan adierazitako helbidera eramateko konpromisoa hartzen du. Hala ere, entregarako helbidea ezingo da posta-kutxatila izan, beharrezkoa baita eskaera jasotzean sinatzea.
Era berean, FUNDAZIOAk eskaerak entregatzeari uko egin diezaioke, baldin eta arrazoiz uste badu eskatutako gune horretan entrega baldintza onetan iristeko aukera gutxi dagoela.
Eskaeraren bidalketa etxera iristen den mezularitza-zerbitzu baten bitartez egingo da. Hala ere, FUNDAZIOAk bidalketa-modua aldatzeko eskubidea du, aldaketa horrek bezeroarentzat kalte nabarmena eragiten ez duenean betiere.
Eskaera edozein unetan entregatu ahalko da, merkantziak entregatzeko ohiko ordutegiaren barnean. Beraz, zure erantzukizuna da aipatu ordutegiaren barnean egin daitekeen entrega-helbidea ematea. Betebehar hori betetzen ez bada, FUNDAZIOAk ez du atzerapenen edo entrega egiteko aukeraren gaineko ardurarik.
Garraiolariak eskaera entregatzean entrega-helbidean ez bazaude, eskaera jasotzeko prozedura garraiolariak erabakitzen duena izango da.
FUNDAZIOAk eskaera onartutakoan, entregarako ohiko epea LAU (4) eta ZAZPI (7) LANEGUNEKOA izango da. Entrega-epe horiek ez dituzte barne hartzen FUNDAZIOAren edo garraiolarien borondatezkoak ez diren egoerak, hala nola, grebak, klimarekin lotutako gertakariak, desordena publikoak, zirkulazio-istripuak, etab. FUNDAZIOAk ez du aipatu atzerapenen gaineko ardurarik izango.
Aurrekoaren kaltetan izan gabe, garraioan zehar eskaera galdu edo hondatzen bada, gertaeraren arrazoia zernahi dela ere, FUNDAZIOAk eskaera berri bat bidaltzeko konpromisoa hartzen du; ez du gastu gehigarririk izango zuretzat eta hasierako eskaeraren baldintza berdinetan bidaliko da.
Entrega-epea atzeratu daiteke, honako arrazoi hauengatik:
- Produktuak pertsonalizatzea.
- Artikulu espezializatuak.
Edozein arrazoigatik, FUNDAZIOAk ezin badu entrega-data bete, gertaeraren berri emango dizu eta zuk aukeratuko duzu eskaera bertan behera utzi nahi duzun (ordaindutako prezioa osotasunean itzuliko zaizu) edo entrega-data berri bat ipini nahi duzun.
Honako BALDINTZA hauen xedeetarako, entrega gauzatu dela edo eskaera entregatu dela ulertuko da berau jaso dela egiaztatzen duen dokumentua sinatzean.
Entrega-epea igarotakoan, ez baduzu eskaera jaso adierazitako entrega-helbidean, mezu elektroniko bat bidali behar duzu atcliente@aquariumss.com helbidera, eta bertan egingo dugu egin beharreko kudeaketa.
11. ENTREGA EGITEKO EZINTASUNA.-
Eskaera entregatzeko prest egon eta HAMABOST (15) EGUN igaro ondoren eta garraiolariaren ardura ez den arrazoiren bategatik eskaera ez bada entregatu, kontratua bertan behera uzteko borondatea duzula ulertuko da eta, beraz, kontratua bertan behera geldituko da. Kontratua bertan behera uztearen ondorioz, FUNDAZIOAk ahal bezain laster ordainduko dizu ordaindutako prezioa eta, nolanahi ere, gehienez HOGEITA HAMAR (30) EGUNEKO epean egingo du, kontratua bertan behera utzi den egunetik hasita, ezarritakoaren arabera. Kasu horietan, FUNDAZIOAk bidalketaren ondoriozko garraio-gastuak eta kontratua bertan behera uztearen gastuak eska ditzake.
12. PRODUKTUEN ARRISKU ETA JABETZA BESTERENTZEA.-
Produktuaren arriskuak zure gain geldituko dira entrega egindakoan. Bezeroak produktuaren jabetza eskuratuko du horri lotutako diru-kantitate osoa jasotzen dugunean, bidalketa-gastuak barne, edo entrega-egunean bertan (11. BALDINTZAK araututakoaren arabera) entrega ondorengo egun batean egiten bada.
- 13. UKO EGITEAREN POLITIKA ETA ITZULTZEAK.-
- Uko egiteko eskubidea.-
Produktua itzultzea eskatzeko gehienezko epea ZAZPI (7) EGUN BALIODUNEKOA da, eskaera entregatutako egunetik hasita. Kasu honetan, produktu horiengatik ordaindutako prezioa itzuliko da.
Uko egiteko eskubidea edukitzeko, zuzenean jarri behar duzu harremanetan Donostiako Aquariumaren dendarekin, posta elektronikoaren atcliente@aquariumss.com helbidean, eta uko egitearen arrazoia azalduko diguzu. FUNDAZIOAk itzultze-zenbaki bat emango dizu eta eskaera zure etxebizitzan jasotzeko prozedura jarriko du abian. Itzuli nahi duzun produktua jasoko duen mezularitza-enpresaren datuak emango dizkizu. Aurreko horrek ez dizu gastu gehigarririk eragingo. Hala ere, produktua itzultzeko modua aipatutakoa ez bada, modu horrek sor ditzakeen gastuak zure gain geldituko dira.
Kontratuari uko egiteko eskubidea izango duzu, baldin eta itzultzen dituzun produktuak zuk jasotako egoera berean daudela egiaztatzen bada. Arren, itzul ezazu produktua jatorrizko bilgarriarekin. Barnean edukiko ditu, baita ere, produktuaren jarraibideak, dokumentuak eta bestelako bilgarriak. Nolanahi ere, itzuli nahi duzun produktuarekin batera bidaliko duzu produktua jasotzerakoan eman zitzaizun agiria, eta bertan adieraziko da itzultze-zenbakia. Ez da dirua itzuliko, baldin eta produktua irekitzea baino erabilera handiagoa eman zaionean edo kalterik izan baldin badu. Hortaz, arreta handia jarri produktuak zure esku dauden bitartean.
Halaber, ezingo zaie uko egin:
- Artikulu pertsonalizatuei.
- Jatorrizko bilgarririk ez duten CD / DVDei.
- Zigilua kenduta duten higiene eta edertasun-produktuei.
- Produktuaren propietateengatik, itzuli ezin diren edo berehala kaltetu edo epea amaitzen zaien produktuei.
Ezingo da eskuratutako produktua beste produktu batengatik aldatu. Horixe baldin bada nahi duzuna, eskatutakoa itzuli eta eskaera berri bat egin beharko duzu.
Artikulua aztertu ondoren, FUNDAZIOAk jakinaraziko dizu ordaindutako kantitatea berriz jasotzeko eskubidea duzun, eta ez ditu barne hartuko eskaeraren bidalketa-gastuak. Kantitate hori ahal bezain laster ordainduko zaizu, betiere HOGEITA HAMAR (30) EGUNEKO epearen barnean, produktuari uko egiten zeniola jakinarazi zenigun egunetik hasita.
- Produktu akastuna itzultzea.-
Eskaera jasotzean arazorik antzemango bazenu (bilgarria hondatua egotea, produktu akastuna edo kaltetua, etab.), idatziz jasoko da garraiolariaren emate-agirian eta mezu elektroniko bitartez jakinaraziko diozu FUNDAZIOAri, aurreko atalean adierazitako helbidean, eskaera jaso eta hurrengo HOGEITA LAU (24) ORDUEN barnean. FUNDAZIOAk ez du artikulu akastuna itzultzea onartuko, ezta artikulua jaso ez izanaren erreklamazioa ere, ez bada ezarritako egunean egiten.
FUNDAZIOAk eskaera zure etxebizitzan jasotzeko prozedura jarriko du abian. Itzuli nahi duzun produktua jasoko duen mezularitza-enpresaren datuak emango dizkizu. Aurreko horrek ez dizu gastu gehigarririk eragingo.
Produktua jasotzean, zehatz-mehatz aztertuko da eta, arrazoizko epe batean, jakinaraziko dizugu berau itzuli edo ordezkatu behar den (hala badagokio).
Produktuaren itzultzea edo ordezkatzea ahal bezain laster egingo da eta, betiere, FUNDAZIOAk igorritako mezu elektronikoaren datatik hasi eta HOGEITA HAMAR (30) EGUNEN barnean. Aipatu mezuan adierazitako artikulua itzuli edo ordezkatuko dela ziurtatuko da.
Akatsen bat izateagatik, benetako akatsarengatik, itzuli diren produktuengatik ordaindutako kantitatea oso-osorik itzuliko zaizu, baita artikulua helarazteko sortutako bidalketa-gastuak ere.
14. JAKINARAZPENAK.-
Indarrean dagoen legeriari jarraiki, zure eta FUNDAZIOAren arteko jakinarazpenak idatziz izango dira. Gure Webgunearen erabileraren bidez, eta BALDINTZA hauek onartzen dituzunaren adostasunarekin, gurekin harremanetan jartzeko bidea mezu elektronikoen bitartez izango dela onartzen duzu. FUNDAZIOA zurekin jarriko da harremanetan, posta elektronikoaren bitartez edo oharrak zintzilikatuko ditu Webgunean.
Azaldutako guztiagatik, eskatutako datu pertsonalen artean, uneko posta elektronikoko helbide zehatza eta eguneratua emango diguzu.
Kontratuaren xedeetarako, jakinarazpenetarako bitarteko elektroniko hori erabiltzeko baimena ematen duzu eta, beraz, FUNDAZIOAk mezu elektroniko bitartez bidaliko dizkizun jakinarazpen eta informazioak legeak ezarri bezala idatziz izan behar direla betetzen duela onartzen duzu. Baldintza horrek ez die legez onartutako zure eskubideei eragingo.
FUNDAZIOAri igorriko dizkiozun jakinarazpenak posta elektronikoaren bitartez egingo dituzu, honako helbide honetara: atcliente@aquariumss.com. Gure aldetik igorritako jakinarazpenei dagokienez, helbide elektronikora nahiz posta-helbidera bidal diezazkizukegu.
15. ESKUBIDE ETA BETEBEHARREN LAGAPENA.-
Kontratua loteslea da zuretzat eta FUNDAZIOArentzat.
Ezingo dituzu kontratua edo honetatik eratorritako eskubide edo betebeharrak eskualdatu, eman, zergapetu edo, nolanahi ere, besterendu zure alde edo zuretzat, guk aurretik idatziz baimendu ez badugu.
FUNDAZIOAk kontratu bat edo horretatik eratorritako eskubide eta betebeharrak eskualdatu, eman, zergapetu, azpikontratatu edo, nolanahi ere, besterendu ditzake, gure alde edo guretzat, kontratua indarrean dagoen edozein unetan. Zalantzak ekiditeko, eskualdaketa, emate, zerga edo bestelako besterentzeek ez diote eragingo bezeroak kontsumitzaile bezala legez dituen eskubideei edo besterentze horiek guk eskainitako bermeak, adierazitakoak eta ez adierazitakoak, ezereztu, murriztu edo mugatuko dituzte.
16. ZATI BAT BALIOGABETZEA.-
BALDINTZA hauetakoren bat edo kontratu bateko xedapenen bat baliogabetu nahi bada eta, beraz, aginpide eskudunek ondoriorik gabe uzten badute, gainerako termino eta baldintzek indarrean egoten jarraituko dute, baliogabetasun-adierazpen horrek ez die eragingo.
17. AKORDIO OSOA.-
BALDINTZA hauek eta bertan aipatzen diren dokumentu guztiek osatzen dute, kontratuaren xedeari dagokionez, zure eta gure arteko akordio osoa eta aurretik zure eta gure artean ahoz edo idatziz adostutako hitzarmen, akordio edo hitzak ordezkatuko ditu.
18. APLIKA DAITEKEEN LEGERIA ETA ESKUMENA.-
FUNDAZIOAren salerosketak Espainiako legeriaren menpe daude.
Dokumentu honetako BALDINTZAK interpretatu edo aplikatzerakoan gatazka edo desadotasunak sortzen badira, Epaitegi eta Auzitegiek, hala badagokie, gaia aztertu, eta jurisdikzio eskudunari dagokion eta aplika daitekeen araudia beteko dute eta, azken kontsumitzaileen inguruko gaiak direnez, betebeharra gauzatutako lekuan edo eroslearen bizilekuan egingo da.
Erosleak egoitza Espainiatik kanpo baldin badu, edo salerosketa egin duena indarrean dagoen legearen arabera kontsumitzaile-egoeran ez dagoen enpresa bat bada, bi aldeek hartzen dute Donostia / San Sebastián hiriko (Espainia) Epaitegi eta Auzitegietara jotzeko konpromisoa eta ez du beste eskumenik parte hartuko.
19. IRUZKINAK ETA IRADOKIZUNAK.-
FUNDAZIOAk zure iruzkin eta iradokizunak ezagutzeko interesa du. Posta elektronikoko helbidera helaraztea eskatzen dizugu: atcliente@aquariumss.com.